| Iratzarri (Aralar Gazteak), 
      Gazte Abertzaleak, Euzko Gaztedi eta Batzarre alderdietako gazte taldeek 
      GAZTEOK BAI plataforma eratu dute Nafarroa Bai koalizioari sostengua emateko, 
      hauteskundeez gaindiko ekimena izaki. Gazte sektore zabal batek elkarrekin 
      lan egiteko apostua da, etorkizunekoa, inguratzen gaituen errealitatea eraldatzeko 
      justuena iruditzen zaigunaren alde lan egin nahi dugulako. Kezkatzen gaituzten 
      gaiak, besteak beste: gure hezkuntza, euskara, lan duina edo etxebizitza 
      eskuratzeko ditugun arazoak.... |