NAFARROA BAI HIRI BARNEKO GARRAIORAKO TRANBIAREN ALDE AGERTU DA
(2007/Maiatza/11)
   
 

Iruñeko alkatetzarako Nafarroa Bai-ren hautagaia den Uxue Barkosek hiri barneko garraiorako tranbiaren alde agertu da, bere hitzetan “tranbia garraio modu bat baino gehaigo delako, auto-zirkulazioaren kudeaketarako herraminta eta hiria bera antolatzeko ere baliagarria den aldetik”.  


Iruñeko udalerako Nafarroa Bai-ko hautagaia denak azaldu duenez, tranbiak bidaiari asko beregain hartu, tren eta autobus-geltokiarekin lotura eskaini eta Iruñeko erdialdean auto-zirkulazioaren kudeaketa erraztuko luke. “Aldi berean –Barkosek gaineratu duenez- tranbiaren egitasmoa Nafarroako enpresen asmoa da eta honek balio erantsia ematen dio bertan kokatuta dauden enpresen mesederako izateaz gaindi lana ekarriko duelako”. 


Baskosek nabarmendu duenez, egitasmo hau diruari dagokionez eramangarria eta ekonomikoki bideragarria da. Gainera, garraio mota hau “azkarra, erosoa, ekologikoa, ixila, iristerraza eta behar den garaian iristen dena da”. 


Egungo udal aginteak “garraio pribatuaren alde etengabe egiten den sustapena” salatu du Barkosek, hala nola “hazkunde honi erantzuna eman ahal izateko han eta hemen eraiki diren aparkaleku andana”.  Hortaz, Barkosek “tranbiak garraio publikori ekarriko dion onura” agerian jarri du, “berau erabiltzeko gizartean egin beharko den motibazioarekin batera”.  


Azkenik, Nafarroa Bai koalizioko Iruñeko Udalerako hautagaiak garraio publikoaren alde egiteko txartelen prezioak merkatu behar direla azpimarkatu du, “garraio publikoaren aldeko gure konpromisoa sustatzeko helburuarekin”.