Nafarroa Bairen ustean, ospitaleetako eta ospitalez kanpoko larrialdi zerbitzuek ez dute plangintzarik Nafarroako Gobernuaren aldetik
(2008/Ekaina/10)
   
 
Koalizioko parlamentariak gaur goizean azaldu duenez, “joan den apirilean, larrialdi zerbitzuen egoera aztertzeko ekimena sartu zuen Parlamentuan gure taldeak, egoera jasangaitza delako. Hala ere, oraindik ez dakigu ezer horretaz”.

Fernandez de Garaialdek ohartarazi duenez, “paziente kopurua hazten ari da apurka, eta horren aurrean, Nafarroako Gobernuak ez ditu baliabide giza zein baliabide materialik jartzen”. Hari horretara, gogoratu du 2005. urtean larrialdi zerbitzuak sare bezala aztertzeko lan-talde bat sortu zela, eta lan hori ospitaleen eta lehen arretako zentroen artean egin zutela. “Guretzat harrigarriena da lan-talde hark egindako lana ez dela kontuan hartzen eta Osasun Departamendua larrialdi zerbitzuetan jarduerak abian jartzen ari dela; gainera, oraindik ez dakigu zeintzuk irizpideren arabera erabaki den jarduera horiek abian jartzea”.


Asun Fernandez de Garaialdek salatu duenez, “UPNk eta CDNk plangintza gabezi nabarmena dutela agerian geratu da, eta, era berean, zenbait ekimen parlamentariori bidea emateko inolako borondaterik ere ez dute —proposatutako Ponentzia, esaterako—, beti ere, euren alderdi interesen arabera”.


Nafarroa Baiko parlamentariaren ustean, “gaiarekin harremana duten talde politiko, profesional eta gizarte eragileen artean eztabaida bat izatea beharrezkoa da, herritarrei ahalik eta zerbitzu onena emateko asmoan, egun dagoen arazoa konpontzeko helburuarekin”.