NaBaik salatu egin du 0-3 urteko umeen haurreskolak egiteko udalentzako diru-laguntzak 2 milioi eurotan murriztu direla
(2008/Uztaila/30)
   
 

Uztailaren 28ko Nafarroako buletinean agertzen den diru partida 5,975 milioi eurokoa da, hasiera batean 8 milioi eurokoa izango zela iragarri bazen ere. Nafarroa Baik lehenago ere salatu zuen Nafarroako Gobernuak aurrekontuetan egin asmo zuen murrizketa “zerbitzu publikoetan eragin zuzena izango zutelako eta agerian geratu da Osasun sailaren aurrekontuaren barruan Udalei emateko asmo zegoen diru-partida murriztu egin duela Sanzen gobernuak”.


Telletxeak iragarri du argibideak eskatuko dizkiola Sanzen gobernuari “aurrekontu murrizketa jasango duten udalerriak zeintzuk izango diren argitzeko, bai eta zergatik erabaki den hain justu diru partida hori murriztea”. Nafarroa Bairen parlamentariak deitoratu egin du UPN-CDN bikotea, PSNren baimenarekin, aurrekontuak murrizten aritzea zerbitzu publikoen hobekuntzak sustatu beharrean, beti ere eraikuntza enpresa handien interesei begira. Era berean, Telletxeak salatu egin du udalak izatea “aurrekontu murrizketaren lehenengo kaltetuak”.