BERRIOZARKO NAFARROA BAIREN AGIRIA
(2008/Abendua/9)
   
 

Azken legealdian erakunde politiko bien artean udal kudeaketa ulertzeko izan diren desberdintasunak gainditzeko ezintasuna agerian utzi duten bileren ondoren iritsi da haustura. Nafarroa Bairen aburuz, beste gobernukideak ez du maila horretako akordio batek eskatzen duen leialtasunarekin jokatu eta, udalez gaindiko interesek, zuzenean eragin diote akordioari, eta kudeaketa baldintzatzen saiatu dira.


 


Behin udala osatzen duten indar politiko guztiak entzun eta gero, Nafarroa Baik Berriozar bakarrik gobernatzeko erabakia hartu du. Horrek ez du esan nahi, inondik inora ere, beste indarrek ezingo dutenik udal kudeaketaren parte izan, aitzitik, Nafarroa Bai saiatuko da ordezkaritza duten alderdietako ahalik eta ordezkari gehienek parte har dezaten Udalarekin, orain arte egin dugun bezalaxe.


 


Aurrerantzean, ondokoa izango da gobernuaren egitura:


 


  - Alkatetza: Xabier Lasaren esku, egungo alkatea.


  - Gobernu batzordea: Alkatea eta Inma del rio eta Txomin Garmendia zinegotziak. Gainontzeko taldeen eledunek, hala nahiko balute, boza izango dute, baina ez botoa.


- Alkateordeak: Inmaculada del Ríok lehenengo alkateordea izaten jarraituko du eta Txomin Garmendia izango da bigarrena.


Udal kudeaketari dagokionean, legez, Informazio batzordeetan talde guztiek dute parte hartzeko eskubidea, erabakiak hartzeko gaitasunik ez duten eta Osoko bilkuraren, Gobernu Batzordearen edo alkatearen erabakien menpe dauden gaien azterketarako edo kontsultarako organo osagarriak baitira. Ondorioz, batzorde bakoitzeko lehendakaritza funtzionala da eta ez gobernukoa. Nafarroa Baik alderdi guztiekin hasiko duen negoziazio errondaren baitan batzordeetako lehendakaritzak hartzera gonbidatzen ditu gainontzeko udal taldeak.


 


 


                                                                   


Berriozarren, 2008ko abenduaren 9an