Nafarroa Bairen ustez, Nafarroak beste gobernu bat behar du
(2009/Iraila/28)
   
 

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak uste du CDN Nafarroako Gobernutik kanporatu izanak agerian uzten du “Nafarroak beste gobernu bat behar” duela. “Gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoarekin ehunka langile eta milaka herritar konponbide bat bilatzen ahalegintzen ari direnean eta gizarte zerbitzuak behar bezala funtzionatzen ari ez direnean, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak krisia zabaldu du bere gobernuan bere jarrera antidemokratikoa eta ultraeskuindarrarekin eta bere ohiko intransijentziarekin”.



“Beste behin, Sanz jaunak euskara politizatu du. Euskara ez politizatzeko modua oso erraza da: nafar guztiek ondore kultural batera, nafar guztien ondarea den euskarara iritsi ahal izateko askatasuna eta aukera berdintasuna”, esan du Nafarroa Baiko koordinatzaileak. Gaineratu duenez, “Nafarroa Baitik berretsi behar dugu Nafarroak beste gobernu bat behar duela, eta hori lehenbailehen gertatzen behar du Nafarroako eskuina agortua dagoelako, bere zirkuluetatik, bere inguruko taldeek administrazio publikotik baliatzeko mugimenduetatik, ezin delako atera”.

Amaitzeko, Zabaletak bere lehen balorazioan esan duenez, “Nafarroak behar duen konponbide politikoa, ekonomikoa, soziala, administratiboa eta kulturala gertatzeko, behar beharrezkoa da eskuina oposiziora joatea. Sanz gobernuaren egoeraren erantzulea PSN ere bada, gero eta eskuindarragoa delako, eta gobernurako bidea ireki ziolako eta eusten jarraitzen duelako”.