NAFARROA BAI: “PSN-K NAFARROAKO ANIZTASUNAREN BAZTERKETAN ETA EZEZTAPENEAN PARTEHARTZEN DUEN BITARTEAN, DEFENDATZEN DUEN ZENTRALITATEAK EZ DU SINESGARRITASUNIK”
(2009/Iraila/4)
   
 

Komunikabide batek ezagutarazi duenez Nafarroako Sozialisten Idazkari Orokorrak bihar Lurraldeko Komitearen aurrean defendatuko duen estrategiaren inguruan erantzun nahi izan dio Nafarroa Baiko bozeramailea den Maiorga Ramirezek PSNri, sozialistek Nafarroa Bai jarrera erradikaletan ezarri dela adierazi eta gero.


 


Maiorga Ramirezek uste du “baieztapen hauek errealitatetik urrun daudela eta bere helburua Alderdi Sozialistak UPNren babesean duen jarrera justifikatzea baino ez dela”. Nafarroa Baiko bozeramaileak gogoratu du “Alderdi Sozialistak hala nahi izan zuelako dela gaur egun Miguel Sanz  jauna Nafarroako Gobernuko presidentea; eta horretarako 2007ko abuztuan sozialistek Gobernu anitz, aurrerakoi eta alternatibo bat osatzeko aukera zapuztu zutela”.


 


Era berean, Ramirezek azpimarratu du “PSNek izan duen papera UPNren Gobernuak krisiari aurre egiteko jarraitu duen estrategia mantentzeko, eskuinak azkeneko bi urteetan bultzatu dituen ekimenei bere babes politiko, parlamentario eta mediatikoa emanez”.


 

UPN eta Nafarroa Bairen tartean Alderdi Sozialistak bete nahi duen zentralitate horren inguruan, Maiorga Ramirezek uste du “zaila duela tarte hori betetzea UPNren alboan bere lekua jartzea erabaki duenak. Badirudi Alderdi Sozialista 2011ko hauteskundeetarako aurrekanpaina egiten hasi dela, eta datorren urte eta erdian orain arte jarraitu duen jokamoldea ezeztatzen arituko dela”.