Nafarroa Baik Funverako Enpresa Batzordearekin presazko lan-saioa eskatu du Nafarroako Parlamentuan
(2009/Abendua/10)
   
 

NAFARROA BAIk presazko lan-saioa eskatu du Nafarroako Parlamentuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu batzordean Funverako enpresa-batzordearekin, eta bertara komunikabideak gonbidatuz, euren lan-egoera larria azaldu dezaten.


 


Nafarroa Baiko legebiltzarkide Txentxo Jimenezek ohartarazi du “ERE berriak enpresa beraren etorkizuna zalantzan jarri duela, eta plantilaren etorkizuna kolokan dagoela”. Enpresaren asmoak betetzen badira, 55 langile kaleratuko dira Funveratik. 


 


Jimenezek adierazi du “Funveraren egoerak eragin nabaria du Bortziriak-Malerreka-Baztan eskualdeak bizi duen egoera larrian. Eskualde hau bereziki zigortua izaten ari da krisiaren eraginez, enpresen itxiera eta enplegua galtzea oso handia izaten ari da, Nafarroako handienetakoa, eta horrek alarma eta ardura soziala areagotu du”.