moogi moogi

programa elecciones generales 2008

 
 
 
 
 
 
 
         
Nafarroa Baik salatu du UPN etengabe ari dela euskarazko komunikabideei oztopoak jartzen (2010/Iraila/2)
   
  

Nekane Perez Nafarroa Baiko parlamentariak gaur goizean adierazi duenez, “beste behin Nafarroako Gobernuak euskaraz diharduten komunikabideenganako daukan jarrera salatu beharrean gara, eta horren adibide argiak dira Euskalerria Irratia, Ttipi-Ttapa eta, orain, ETB”.
     

         
Nafarroa Baik gogoratu du Gobernuak eskuduntza bat beraren transferentzia ez duela jaso legealdi honetan (2010/Iraila/1)
   
  

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak gogoratu duenez, “legealdi honetako balantzea eginez gero, Nafarroako Gobernuak ez du eskuduntza bat bera ere jaso, ez du lorpenik lortu eta Nafarroari eskuratzeke gelditzen zaizkion 39 eskuduntzen transferentziak eskuratzeko egin duen jarduna hutsaren hurrengoa izan da”.
     

         
Nafarroa Baik Zapateroren "laburbideak" kritikatu ditu (2010/Uztaila/15)
   
  

Uxue Barkos Nafarroa Baiko diputatuak Estatuaren egoerari buruzko eztabaidan "bidelaburren politika" gauzatzea egotzi dio Zapaterori.
     

         
Nafarroa Baik Transferentzien Batzordearen presazko bilera eskatu du, Nafarroak trafiko, espetxe politika eta Gizarte Segurantzako kudeaketa ekonomikoaren eskumenak har ditzan (2010/Ekaina/17)
   
  

Nafarroako Gobernuko Presidentzia, Justizia eta Barne Departamentuari Nafarroa Baik eskatu dio Transferentziaren Batzordea presazko prozeduraz deitzea. Bilera horren helburua izango da “erreklamazio tramitean dauden eskumenen egoera aztertzea, eta zehatzago esanda, trafikokoa, espetxe politikako eskumenaren erreklamazio formula aztertzea, Enpleguko Institutu Nazionalaren politika pasiboen eskuduntzak ekartzeko negoziazioak abian jartzeko erreklamazioa prestatzea eta amaitzeko, Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa eskuratzeko negoziazioak abian jartzeko eskaera prestatzea”.
     

         
Nabaik bizitzako azken uneetan dagoen gizakiaren eskubide eta bermeen lege proposamena aurkeztu du (2010/Ekaina/15)
   
  

NaBaik lege proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan Legearen bitartez, gizakia bizitzako azken uneetan dagoeneko prozesua arintzeko. Ioseba Eceolaza Nafarroa Baiko parlamentariak azaldu duenez, heriotza prozesuko duintasunaren eskubide eta bermeen lege proposamenaren bitartez, besteak beste, azkenetan den gaixoak heriotza duina izatea erdietsi nahi dutela. Eceolazak duenez, “heriotza duinaren inguruko eztabaida kalean dago, eta ezinbestekoa da auzi hori argitzea”.
     

         
NABAIK Nafarroan haurdunaldia borondatez eteteko eskubidearen alde bere erabateko konpromisoa adierazi du (2010/Ekaina/11)
   
  

Osasun Legea tramitazio zuzenean eta irakurketa bakarrean bozkatzen zen momentuan, hasiera bateko eguneko aztergaien zerrendan zegoen akats batengatik (gero zuzendu zena) sortu zen gaizkiulertua dela eta, koalizioko lau parlamentari egon ez izana bene-benetan sentitzen du Nafarroa Baik. Era berean, koalizioak Nafarroako jendarteari barkamena eskatu dio, gertatutakoaren ondorioz lege aldaketa honen onarpenean emango den atzerapenagatik.
     

         
Nafarroa Baik eskatu du Lan batzordea egitea Israelek eraso egin zion Askatasunaren Ontzian zihoazen bi ekintzailerekin (2010/Ekaina/10)
   
  

Nekane Perez Nafarroa Baiko parlamentariak azaldu duenez, “lan batzordearen lehen helburua da bi pertsona horiek bizitakoa lehen eskutik ezagutzea. Era berean, Gazak bizi duen blokeo egoeraren ondorioak arintzeko nazioarteko elkartasunaren ekimenak zeintzuk ziren eta zeintzuk izango diren ere ezagutaraztea nahi da”.
     

         
Nafarroa Baik salatu du Nafarroako Gobernuak kultur jardueretako laguntzak murriztu dizkiela udalei (2010/Ekaina/2)
   
  

Kultura arloko Nafarroa Baiko bozeramaile Patxi Telletxeak salatu du Nafarroako Gobernuak, “PSNren laguntzarekin”, kultur jarduerak antolatzeko laguntzak murriztu dizkiela udalei.
     

         
Patxi Zabaletak dio UPNren “gobernu falta ikaragarria” dela, eta bere eredua “agortua” dagoela (2010/Maiatza/31)
   
  

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak esan duenez, UPNren “gobernu falta ikaragarria” da. Era berean, alderdi erregionalistak defendatzen duen eredua “agortua” dagoela azpimarratu du.
     

         
Nafarroa Baik uste du Lege Dekretua berretsi izana atzerapauso soziala dela (2010/Maiatza/27)
   
  

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak gaur goizean ohartarazi duenez, “gaur Madrilen Lege Dekretua berretsi izana atzerapauso soziala da. Zapateroren PSOEren eskutik politika sozialetan izan den atzerakada larria eta historikoa da, eta horretarako, gainera, UPNren babes interesatua izaten ari da, beste batzuen artean”.
     

         
Nafarroa Baik Nafarroako Gobernuari Sarrigurenekin hartutako kompromisoak betetzeko eskatu dio (2010/Maiatza/24)
   
  

Eguesibarren Nafarroa Baiko zinegotziak diren Alfonso Etxeberriak eta Miren Aranoak, eta Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko Nafarroa Baiko bozeramailea den María Luisa Mangadok prentsaurreko bat eskaini dute Sarrigurengo Eko-hiria, oraindik ere, UPNren Gobernuaren arazorik lotsagarrienetako bat dela salatzeko.
     

         
Nafarroa Baik salatu du Europan gerrikoa estutzen ari diren bitartean, Barcinak milioi bat euro gastatzen dituela urtean izendapen libreko karguetan (2010/Maiatza/13)
   
  

Aritz Romeo Nafarroa Baiko Iruñeko zinegotziak gaur goizean ohartarazi duenez, “gastua murrizteko helburuarekin, administrazio guztiak neurri zorrotzak ezartzen ari dira. Hala ere, Yolanda Barcinak izendapen libreko kargu guztiei eusten die Iruñeko Udalean; konfiantza politikoaren irizpidearengatik izendatutako karguak dira, meritua eta gaitasuna kontuan izan gabe”.
     

         
Nafarroa Baik menpekotasun eremuko lanpostuen kalitatea hobetzeko ekimen desberdinak aurkeztu ditu (2010/Maiatza/12)
   
  

Nafarroako Parlamentuko Gizarte Gaietako Batzordean Nafarroa Baiko ordezkariak diren Ioseba Eceolazak eta Maria Luisa Mangadok Menpekotasun Legearen inguruan ekimen desberdinak aurkeztu dituzte prentsaurreko batean. Alde batetik Gizarte Gaietako Kontseilariari jabeldura eginen diote, dependentziaren babes eredu sozialean zer motatako neurriak paratu behar diren adieraz, argitu eta zehatz dezan. Beste aldetik, lanpostuen kalitatea hobetzeko mozio bat aurkeztu dute.
     

         
Nafarroa Baik proposatu du Gobernuak mendiko aterpe libreen sare bat sortzea, Nafarroako Federazioaren eta klubekin elkarlanean (2010/Maiatza/10)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak mozioa aurkeztu du Parlamentuan eztabaidatua izan dadin. Bertan Gobernuari eskatzen zaio “Nafarroako Federazioaren eta klubekin elkarlanean jardunda mendiko aterpeen sare bat eraiki ahal izateko, dauden aterpeak konpontzeko eta berriak egiteko lana egin dezala”.
     

         
Nafarroa Baik Lakabeko tunelean egiten ari diren lanek Aezkoa, Artze eta Beteluko herritarrei eragiten ari zaizkien kalteei buruz galdetuko dio Gobernuari (2010/Maiatza/7)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak Lakabeko tunelean suteak itzaltzeko frogetan egiten ari diren jarduerei buruz galdetuko dio Gobernuari hurrengo ostegunean egingo den bilkuran. “Jarduera horiek apirilean egiten ari dira, eta maiatzean eta ekainean ere egingo dira. Horren ondorioz, astearteetan eta ostegunetan itxita egoten da tunela, goizeko 8:00etatik eguerdiko 14:00etara, eta hala, errepide erabat ixten dute”, azaldu du Jimenezek.
     

         
Nafarroa Baik D ereduaren aurrean legebiltzarreko taldeek hartu duten jarrera kritikatu du (2010/Maiatza/7)
   
  

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko Nafarroa Baiko ordezkariak diren María Luisa Mangado, Paula Kasares eta Nekane Perezek prentsaurreko bat eman dute D ereduaren aurrean UPNren, PSNren eta NEBren jarrera salatzeko. Nafarroa Baiko parlamentariek azaldu dutenez, “egunontan Euskararen Foru Legearen aplikazioaren gaineko merkatukeria lotsagarria ikusi dugu Legebiltzarreko taldeetan”.
     

         
Nafarroa Baik Txantreako kaldereteetarako UPNren mozioa kritikatu du eta Udaltzaingoa erabiltzea leporatu dio Barcinari (2010/Maiatza/5)
   
  

Aritz Romeo Nafarroa Baiko Iruñeko zinegotziak Txantreako Jai Batzordearen jarrera kritikatzeko UPNk aurkeztu duen mozioa salatu du. Mozioaren arabera, Jai Batzordeak Udalak egindako eskaerak ez betetzeko “laguntza” eskaini du.
     

         
Nafarroa Baik Salanuevaren agerraldia eskatu du, udal idazkarien gaikuntza prozesuaren inguruan informazioa eman dezan (2010/Maiatza/5)
   
  

Nafarroa Baik Amaia Salanueva Tokiko Administrazio kontseilariaren agerraldia eskatu du Nafarroako parlamentuan, udal idazkarien gaikuntza egiaztatzeko prozesuan zeintzuk irizpide erabiltzen ari diren argi dezan.
     

         
Nafarroa Baik erantzukizunez jokatzeko eta langabeziaren kontrako borrokan neurri ekonomiko eta sozial serioak indarrean jartzeko eskatu dio UPN eta PSNren Gobernuari (2010/Apirila/30)
   
  

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak gaur goizean adierazi duenez, “Maiatzaren 1eko bezperan, Nafarroako ekonomiak eta gizarteak beste albiste txar bat jaso du, kasu honetan EPArena, Nafarroako langabezia jada %12,32koa dela esan baitu”.
     

         
Nafarroa Baik lege proposamena aurkeztu du, Odol eta Ehun Bankua sortu eta eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea bermatzeko (2010/Apirila/26)
   
  

Nafarroa Bai talde parlamentarioak lege proposamena aurkeztu du gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan, Nafarroan Odol eta Ehun Bankua sortzeko. Asun Fernandez de Garaialde Nafarroa Baiko osasun arloko bozeramaileak agerraldia egin du, Patxi Telletxea parlamentariarekin batera, eta esan duenez, “Odol, zelula eta ehun banku funtzioak beteko dituen erakunde publiko bat izatea ezinbestekoa da”.
     

         
Nafarroa Baik Maria Kutzek dimisioa ematea eskatu du, mozio baten bidez (2010/Apirila/22)
   
  

Nafarroa Bai talde parlamentarioak premiazko mozioa aurkeztu du Nafarroako Parlamentuak Maria Kutz Osasun kontseilariak dimisioa ematea eskatzeko. “Nafarroako gizartea eta eragile politiko, sindikal era sozialak zentzu eta indar handiz eskatzen ari diren zerbait da”.
     

         
Nafarroa Baik bere kezka azaldu du, Iruñeko Udaltzaingoaren plantila hazkundeak ez duelako hobetu eskaintzen duen zerbitzua (2010/Apirila/22)
   
  

Aritz Romeo Iruñeko Nafarroa Baiko zinegotziak bere kezka azaldu du gaur goizean, “Udaltzaingoaren plantila neurrigabe hazten ari delako aspaldian, UPN eta PSNren akordio baten ondoren, eta jada, Udaleko langile guztien %33 Udaltzaingoaren langileak dira”.
     

         
Nafarroa Baik Gobernuari leporatu dio Bidaiarien Garraiorako Plangintza abian jartzetik “ihes” egin nahaian dabilela (2010/Apirila/21)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak Nafarroako Bidaiarien Garraiorako Plangintza abian jartzetik “ihes” egin nahian dabilela leporatu dio Nafarroako gobernuari. “Gai hori tiradera batean gordeta daukatela ematen du, baliteke landa eremuetan zerbitzu hori eskaintzeak defizita ekartzeak eragitea hori”, esan du.
     

         
NaBaik Osasun Kontseilariaren urjentziazko agerraldia eskatu du, Gobernuak Abortuaren Legeari helegitea aurkezteko hartu duen erabakia azaldu dezan (2010/Apirila/20)
   
  

Nafarroa Baiko Osasun batzordeak prentsaurrekoa egin du gaur goizean Iruñean, eta azaldu duenez, Osasun Kontseilariaren urjentziazko agerraldia eskatu du, Gobernuak Abortuaren Legeari helegitea aurkezteko hartu duen erabakia azaldu dezan.
     

         
Nafarroa Baik salatu du Barcina iruzur egiten ari dela euskara ezagutza beharrezkoa duten administrari lanpostuekin (2010/Apirila/12)
   
  

Aritz Romeo Iruñeko Nafarroa Baiko zinegotziak gaur goizean salatu duenez, Yolanda Barcina Iruñeko alkatea “iruzur egiten ari da euskara ezagutza beharrezkoa duten administrari lanpostuekin”.
     

         
Nafarroa Baik Sanferminetako Museoa "berehala" geldaraztea eskatu du bideragarritasun plan "serio eta zorrotz bat" egin arte (2010/Apirila/9)
   
  

Nafarroa Baiko Iruñeko udal taldeak hurrengo apirilaren 16an ospatuko den osoko bilkuran Sanferminetako Museoa “berehala” geldiaraztea eskatuko du UPN-ko gobernu taldeak proiektu honi buruz bideragarritasun plan “serio eta zorrotz bat” aurkeztu arte. Nafarroa Baik mozio hau aurkeztu du Kontuen Ganbarak Sanferminetako zentro tematikoa eraiki aurretik Iruñeko Udalari bideragarritasun plan bat egitea eskatzen dion txostena jakitera eman ondoren.
     

         
Nafarroa Baik eskatu du Urrobiko industrialdea handitzea eta aurrerantzean Gobernuak kudeatzea (2010/Apirila/7)
   
  

Nafarroa Bai talde parlamentarioak mozioa aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan, eta bertan gobernuari eskatzen zaio behar diren neurriak har ditzala Urrobiko industrialdea handitzeko eta urbanizatzeko lanak egin ditzan, eta, era berean, industrialde horren kudeaketa hemendik aurrera Nasuinsak egin dezan.
     

         
Nafarroa Baik Pirineotako Plangintzan jasotako baina egin gabeko lanak 2011 baino lehen bukatzeko eskatu du (2010/Apirila/6)
   
  

Nafarroa Baik mozioa aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan, Pirineotako Plangintzaren barruan garrantzitsutzat ematen ziren proiektuak edo lanak, baina egin gabe daudenak, presazko prozedurarekin 2010ean has daitezen edo bestela 2011rako bukatuak izango direla ziurta dadin eskatzeko.
     

         
Nafarroa Baik dio 17 langabe gutxiago egotea ez dela nahikoa ez behar bezalakoa (2010/Apirila/6)
   
  

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak langabeziaren martxoko datuen balorazioa egin du, 17 pertsona gutxiago baitaude langabezian orain Nafarroan. “Datu garrantzitsua da, baina ez da nahikoa eta ez da behar bestekoa”.
     

         
NaBaik salatu egin du UPNk eta PSNk onartu duten biktimen legea baztertzailea eta partidista dela (2010/Martxoa/31)
   
  

Nafarroako parlamentuan terrorismoaren foru legeaz egindako eztabaida giza eskubideen eta elkarbizitzari begira, "ezkorra eta etsigarria" izan dela salatu du NaBaik. Koalizioaren iritziz, "legetik kanpo nahita geratu dira Nafarroako gizarteak jasan duen era askotariko indarkeriak eragindako biktimatako asko, gaur gaurkoz oraindik ageri-agerikoak diren zauriak dituzten biktimak".
     

         
Nafarroa Baik bere elkartasuna agertu dio atzo Israelek atxilotutako Mahmoud Hussien Zawara alkate palestinarrari (2010/Martxoa/29)
   
  

Nafarroa Baik bere elkartasuna azaldu nahi dio Mahmoud Hussien Zawara alkate palestinarrari. Aurreko astean, alkate horrek Nafarroa bisitatu zuen, eta atzo, bortizki atxilotua izan zen, Belendik Jersulamera zihoan askatasunaren aldeko martxa baten parte hartzen ari zela. Nafarroa Baik Palestinako herriaren ahulezia egoera eta Israelgo agintariak erakusten ari diren zentzugabekeria salatu nahi ditu; izan ere, neurri autoritarioak hartzen ari dira, eta atzo agerian geratu zen bezala, adierazpen askatasunaren kontra egiten ari dira.
     

         
Nafarroa Baik bilkuran galdetuko du MIRen kontratazioak geratzeko zeintzuk arrazoi dauden (2010/Martxoa/23)
   
  

Asun Fernandez de Garaialde Nafarroa Baiko osasun arloko arduradunak hurrengo ostegunean egingo den Nafarroako Parlamentuaren bilkuran Maria Kutz Osasun kontseilariari galdetu behar dio ea zergatik erabaki duen bere Departamentuak MIRen kontratazioak geratzea.
     

         
Nafarroa Baik Kutzen agerraldia eskatu du, Osasunbideko diruen kontu-hartzearen gaineko informazioa eman dezan (2010/Martxoa/16)
   
  

Asun Fernandez de Garaialde Nafarroa Baiko osasun arloko bozeramaileak Maria Kutz Osasun kontseilariaren premiazko agerraldia eskatu du, batzordean azal dezan gaur komunikabideetan azaldutako albistea, hau da, Osasunbideko diruen kontu-hartzea.
     

         
Nafarroa Baik eskatu du herri txikietako osasun etxeen eraikuntza edo konponketa Departamenduak ordaintzea eta ez udalek (2010/Martxoa/12)
   
  

Mozioa aurkeztu du Nafarroa Baik Nafarroako Parlamentuan, eta bertan eskatzen zaio Nafarroako Gobernuari bere gain har dezala herrietako osasun etxe laguntzaileen eraikuntza, eta berma dezala horiek egoera onean izatea. Izan ere, indarrean dagoen legeak dio Udalak edo tokiko administrazioak izan behar direla horien kargu egin behar direnak, eta egun duten egoera ekonomikoarekin, hori ezinezkoa da.
     

         
Nafarroa Baik PSNri esan dio bere hitza bete eta Gobernua Sanferminetako Museoaren proiektua gelditzera behartu dezala Nafarroa 2010 (2010/Martxoa/11)
   
  

Patxi Telletxea Nafarroa Baiko kultura arloko bozeramaileak PSNri gaur eguerdian eskatu dio bere eskaerak egi bihur ditzala eta Nafarroa Planeko zenbait egitasmoa geldi ditzala, hala nola, Sanferminetako Museoa. Era horretara, horko dirua erabili ahal izango da premia gehien dituztenei laguntzeko: langabezian eta prestazio gabe gelditu diren pertsonak, hipotekak ordaindu ezinda dauden familiak…
     

         
Txentxo Jimenezek salatu du epaileek, alderdiek eta poliziak bestela jokatzen dutela Falange y Tradicioneko atxilotuekin (2010/Martxoa/9)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak gaur goizean salatu du epaileek, alderdi politiko batzuek eta Estatuko Segurtasun Indarrek bestelako jarrera agertzen dutela Falange y Tradicioneko atxilotuekin beste atxiloketa batzuekin alderatuta.
     

         
Nafarroa Baik Miguel Sanzi galdetuko dio langabezian dauden pertsonentzat neurri konkretuak hartzeko aurreikuspenik ote duen (2010/Martxoa/9)
   
  

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak langabezian dauden pertsonei zuzendutako neurri konkretuak hartzeko asmorik ba ote duen galdetuko dio Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteari. Ostegunean egingo dio galdera Parlamentuan, eta eskatuko dio hezkuntzan, osasunean, etxebizitzan eta subsidioen osagarrietan hartuko dituen neurriak zehazteko.
     

         
Nafarroa Baik salatu du Nafarroako Gobernuak kutxen foru legea modu nabarian ez duela betetzen (2010/Otsaila/22)
   
  

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak gaur goizean adierazi duenez, “Miguel Sanzek eta bere gobernuak modu nabarian” ez dute betetzen 1986tik datorren kutxen foru legea. Horregatik, IUNek proposatzen duen legearen zatikako aldaketa ez dela nahikoa.
     

         
Nafarroa Baik Gobernuari exijitu dio Euskalerria Irratiaren egoera legeztatu eta haren kontrako jazarpen kanpaina amai dezala (2010/Otsaila/12)
   
  

Nekane Perez Nafarroa Baiko parlamentariak bere boza azaldu du Euskalerria Irratiari arrazoia ematen dion sententzia kaleratu delako. Izan ere, Euskalerria Irratia lizentziarik gabe utzi zuten, eta Gobernuak Radio Universidad de Navarra eta Net 21 irrati kateei eman zien lizentzia.
     

         
Nafarroa Baik proposatu du Gobernuak langabezian eta prestazio gabe dauden pertsonen egoerari buruzko txostena egitea (2010/Otsaila/11)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak mozioa aurkeztu du Parlamentuan, eta bertan eskatzen zaio Nafarroako Gobernuari langabezian edota langabezia prestazioa agortuta dauden pertsonen egoera ekonomikoari buruzko txosten zehatza egitea. Era berean, hiru hilean behin txosten berritu horren edukia Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguari azaltzea eskatu du.
     

         
Zabaletak ohartarazi duenez, Barcinaren adierazpenek agerian uzten dute UPN eta PSNren artean jada ez dituztela 25 eserleku (2010/Otsaila/10)
   
  

Atzo UPNk eta PSNk egin zuten bileraren ondoren Barcinak esan zuen bi alderdiok beste alderdi batzuetara ere zabaltzen zutela akordioa. Gaur eguerdian, Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak ohartarazi duenez, “Barcinaren adierazpenetatik ondorioztatu daiteke UPN+PSN formula jada ez dela Gobernua eskuratzeko besteko formula. Barcinaren hitzek agerian uzten dute ez dituztela 25 eserleku eskuratzen, eta hurrengo urteko hauteskundeetan gobernua galtzeko beldur handia dutela ere uzten du agerian”.
     

         
Nafarroa Baik Los Arcoseko zirkuituko kudeaketa eta bideragarritasun plana eta ekarpen publikoen desglosea eskatu ditu (2010/Otsaila/9)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak Los Arcoseko Zirkuituari buruzko dokumentazioa eskatu du Nafarroako Parlamentuan, egitasmo horren ezaugarri nagusiak zeintzuk diren jakiteko, orain arte horiek ezagutzea ezinezkoa izan delako.
     

         
Nafarroa Baik lortu du Comptoen Ganberak Beriaingo Udaleko kontuak auditatzea (2010/Otsaila/4)
   
  

Aurreko astelehenean egindako Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen bileran adostu zen Comptoen Ganberak Beriaingo Udaleko kontuan auditatzea.
     

         
(2010/Otsaila/3)
   
  

Iruñeko Udaleko Nafarroa Bai Udal Taldeak ondoko mozio hau aurkeztu du Osoko bilkuran, eztabaidatzeko eta bozkatzeko MOZIOA: Orain dela ia urtebete, Osoko bilkura honetako gehiengoak gure hiriko kaleak elebitan errotulatzeko erabakia hartu zuen, eta elebitako errotulazioa bermatzeko modu bakarraren alde ere egin zuen; hots, Alkatetzak, ebazpenaren bidez, onespena eman diezaiola euskarazko eta gaztelaniazko kale-izendegiari.
     

         
Zabaletak dio langabeziaren hazkundea “oso albiste txarra” dela langileentzat “eta Nafarroarentzat oro har” (2010/Otsaila/2)
   
  

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak gaur goizean esan duenez, “langabeziak Nafarroan izan duen hazkundea “albiste larria da langabetuentzat eta Nafarroarentzat oro har”.
     

         
NAFARROA BAIk Iruñeko zentruan aparkatzeko arazoak konpontzeko "ezintasuna eta utzikeria" egotzi dio UPNri (2010/Urtarrila/29)
   
  

Nafarroa Baiko bozeramaileak Iruñeko Udalan, Uxue Barkosek, Udal gobernuak "oso kudeaketa txarra" egiten ari dela uste du, eta "Alde Zaharreko eta Zabalguneko auzokideen, eta orohar, iruindar guztien beharrei erantzun ezinik dabil, nahiz eta beharrezkoak diren tresna eta proposamen guztiak bere esku izan, adostasun bat lortzeko", salatu du.
     

         
NAFARROA BAIK NAFARROAKO INSTITUTUETAKO ZUZENDARIEN ELKARTEAREKIN ETA HERRIKOA FEDERAZIOAREKIN LAN SESIO BANA ESKATU DU PARLAMENTUAN, TESTU LIBURUEN LEGEAREN FUNTZIONAMENDUAREN INGURUKO BALORAZIOA EGIN DEZATEN (2010/Urtarrila/28)
   
  

Institutuetako Zuzendariek liburu maileguak dirulaguntza bihurtzea eskatu dutela ikusirik Nafarroa Baik bi lan sesio egiteko proposamena egin du Parlamentuan
     

         
NABAIK NAFARROAKO GOBERNUARI ESKATU DIO “ASSAF ETA LACAUNE ARRAZAK ERRONKARI J.I.-AN ERABILTZEA EZ ONARTZEKO EUROPAK HARTU DUEN ERABAKIA BETETZEA” (2010/Urtarrila/22)
   
  

Nafarroa Baiko Landa Garapen eta Ingurumeneko bozeramailea den Aitor Etxarrik salatu du “Nafarroako Gobernuak Assaf eta Lacaune arrazak Erronkari Jatorrizko-Izendapenan erabiltzen jarrai dezaketela erabaki izana, Bruselek jarduera honen aurrean adierazi duen aurkakotasuna kontuan hartu gabe”.
     

         
MAIORGA RAMIREZ (NABAI): “UPNk FORU HOBEKUNTZAREN ERREFORMA NAFARROAKO GOBERNUAREN BOTEREA AREAGOTZEKO ERABILI NAHI DU” (2010/Urtarrila/22)
   
  

Foru Araubidean Nafarroa Baiko bozeramailea den Maiorga Ramirezek salatu du “UPNk oposizioari ezkutatu diola Foru Hobekuntzaren Erreforma murriztua Nafarroako Gobernuaren indarra areagotzeko erabili nahi duela”.
     

         
NABAIk Iruña 2016 kandidatura sustatzeko udal Gobernuaren "geldotasuna eta ezintasuna" salatu du (2010/Urtarrila/22)
   
  

Udal taldeko bozeramaile den Uxue Barkosek eta Kultura bozeramaile Itziar Gomezek lehen bait lehen kandidaturaren plan zuzentzailea eta orain arte gastatutakoaren fiskalizazioa aurkeztea eskatu diote gobernu taldeari.
     

         
Nafarroa Baik salatu du Sanzek era guztietako oztopoak jartzen dituela ETBk Nafarroan ez emititzeko (2010/Urtarrila/22)
   
  

Nekane Perez Nafarroa Baiko parlamentariak bere kexa azaldu du UPNren Gobernua uzkur dagoelako ETBk LTDren bidez Nafarroan emititzeko aukeraren aurrean. “Arrazoi ekonomikoak agertu ditu Gobernuak, baina badirudi arazo ekonomiko horiek ez diotela eragiten Aragoi eta Errioxari, eta azaldu ere ez du egin lurralde horietako telebisten emisioak zenbateko kostua izango duen.
     

         
MAIORGA RAMIREZ (NABAI) “EKONOMIA KONTSEILARIAREN SENTSIBILITATE FALTA KRITIKATU DU” (2010/Urtarrila/19)
   
  

“Krisiaren kudeaketan egin duen lanarekin harro agertzen da, 40.000 nafar langabeturik dauden bitartean”
     

         
NAFARROA BAIk "euskal kurrikuluman Euskal Herria hitzaren erabileraren aurka ezarritako helegitea kentzea" eskatu dio Nafarroako Gobernuari (2010/Urtarrila/19)
   
  

Nafarroa Baiko Hezkuntzako bozeramaile den Maria Luisa Mangadok Nafarroako Gobernuari "Euskal Herria hitzaren aurkako kanpainia geldi" dezala eskatu dio "erabat legezkoa eta egokia baita Euskadiko Justizia Epaitegi Nagusiak berak baieztatu baitu", Estatuaren Abokatuak aurkeztutako helegitea dela eta.
     

         
Nafarroa Baik Herritarren Defendatzaileari txostena egitea eskatu dio Sanz Nafarroako Gobernuko eta CANeko presidente aldi berean izan daitekeen erabakitzeko (2010/Urtarrila/19)
   
  

Talde parlamentarioak txostena eskatu dio Herritarren Defendatzaileari, azter dezan ea bateragarria den Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko eta Nafarroako Kutxako izan daitekeen aldi berean. Patxi Zabaleta Nafarroako Baiko bozeramaileak gogoratu duenez, “herritarren defendatzaileek arautzen duen Foru Legearen arabera, parlamentariek eskubidea dute Defendatzaileari txostenak eskatzeko. Gai honen inguruan informazio ofiziala eskatu zien Nafarroa Baik Parlamentuko zerbitzu juridikoei, baina eskaera hori atzera bota zuten gainontzeko taldeek erabaki erabat antidemokratiko batean, eta orain, Defendatzaileari eskatzen diogu”.
     

         
Nafarroa Bairen ustez, Udalak Iruñean bizi diren guztiak erroldatu beharko lituzke, beraien jatorria edo egoera juridikoa aintzat hartu gabe (2010/Urtarrila/19)
   
  

Aritz Romeo Nafarroa Baiko Iruñeko zinegotziak Yolanda Barcina alkateari erantzun dio, eta esan duenez, “pertsona guztiok eskubide berak izan beharko genituzke, eta Barcinak Barne Ministerioari egindako eskaera txarresten dugu, legez kanpoko deitzen dituzten etorkinen kontra egiteko eskatu dielako”.
     

         
ESKUALDEKO EGOERA EKONOMIKOA -SAKANA- (2010/Urtarrila/15)
   
  

2009 urtea egoera ekonomiko oso larri batekin amaitzen dugu Altsasun eta Sakanan. Burubelarri sartuta gauden Nazioarteko krisialdi ekonomikoa urte honetan bereziki okertu egin da Estatuan eta aditu ezberdinen ustez Europako beste leku batzuk baino askoz ere maulagoa izango da errekuperazioa eraikuntzan hain orekatuta izan den egitura ekonomiko bat izateagatik eta, bestalde, orain arte krisiari aurre egiteko aplikatu diren neurri polítikoak nahiko tamalgarriak izan direlako.
     

         
NAFARROA BAIk UPN eta PSN "arduragabekeria larria eta garestia" salatu du (2010/Urtarrila/14)
   
  

Udal taldeko bozeramaile den Uxue Barkosek, koalizioak 2010ean Iruñean landuko dituen irizpideak aurkeztu zituen, hasi berria den urtearen gogortasuna azpimarratuz, eta "Administrazio Publikoko arduradunei eta ordezkari politikoei bereziki eskakizunak egiteko urtea" dela adieraziz.
     

         
Nafarroa Baik Roig kontseilariaren agerraldia eskatu du, Funverako EREa zergatik onartu den azal dezan (2010/Urtarrila/14)
   
  

Nafarroa Bai talde parlamentarioak Jose Maria Roig Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariaren agerraldia eskatu du, Parlamentuan azal dezan zeintzuk elementu eta datu hartu diren kontuan Funvera enpresako lan erregulazio espedientea onartzeko (47 langile kaleratzea eragin du).
     

         
Nafarroa Baik uste du Gendulaingo pelotazoko lehen ekitaldi ofiziala egin izana albiste txarra dela (2010/Urtarrila/13)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko Etxebizitza arduradunak ohartarazi duenez, Nafarroako Gobernuak Gendulaingo plangintzako idazketa prozedura abian jartzea erabaki izana “agerian uzten du proiektu hau ez dela inoiz behar publikoen araberakoa izan, ez dela izan lurzoru publikoa edo etorkizuneko erreserbak izateko.
     

         
“FORU HOBEKUNTZAREN ALDAKETARAKO PROPOSAMENAREN AURREAN NAFARROAKO GOBERNUAREN GARDENTASUN FALTA” KRITIKATU DU MAIORGA RAMIREZEK (2010/Urtarrila/12)
   
  

Erregimen foralean Nafarroa Baiko bozeramailea den Maiorga Ramirezek “Nafarroako Gobernuaren gardentasun falta” salatu du Foru Hobekuntzaren Erreformarako negoziazioaren aurrean. “Gogoratu behar dugu araudi hau nafar guztiei zuzendua dagoela; nahiz eta UPNren eta PSOEren Gobernuek bakarrik negoziatuko duten”.
     

         
Nafarroa Baik Catalanen agerraldia eta Euskalerria Irratiari lehenbailehen behin behineko lizentzia ematea eskatu ditu (2010/Urtarrila/12)
   
  

Nafarroa Baik Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko Instituzioen Arteko Harremanetarako kontseilariaren agerraldia eskatu du Parlamentuan, Euskalerria Irratiaren egoeraren inguruko zenbait argibide eman ditzan. Era berean, mozioa aurkeztu du aipatutako irratiari lehenbailehen behin behineko lizentzia eman diezaion Gobernuak, Foru Erkidegoko ikus-entzunezkoen plangintza gauzatu bitartean.
     

         
Nafarroa Bairen ustez, kezkagarria da Iruñean izaten diren trafiko istripuen hazkundea, nahiz eta heriotzarik ez den izan (2010/Urtarrila/12)
   
  

Aritz Romeo Nafarroa Baiko Iruñeko zinegotzia “kezkatuta” azaldu da gaur goizean, “biktimak eragiten dituzten trafiko istripuen kopurua hazi egin delako aspaldian, nahiz eta 2009an heriotzarik ez izatea albiste pozgarria izan”.
     

         
(2010/Urtarrila/5)
   
  

LIQUIDACIÓN SELECTIVA EN EDUCACIÓN Y EUSKERA (II)

     

         
(2010/Urtarrila/4)
   
  

...
     

         
Nafarroa Baik Funverako Enpresa Batzordearekin presazko lan-saioa eskatu du Nafarroako Parlamentuan (2009/Abendua/10)
   
  

NAFARROA BAIk presazko lan-saioa eskatu du Nafarroako Parlamentuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu batzordean Funverako enpresa-batzordearekin, eta bertara komunikabideak gonbidatuz, euren lan-egoera larria azaldu dezaten.
     

         
Berriozarko alkateak berretsi du txupinazoa jaurtitzearen ekitaldia “normaltasun osoz” garatu zela (2009/Azaroa/26)
   
  

Xabi Lasa Berriozarko alkateak (Nafarroa Bai) gaur goizean berretsi du herriko festak abian jartzeko egin zen txupinazoa jaurtitzeko ekitaldia “normaltasun osoz” garatu zela, “beste edozein urtetan bezala”. Iruñeko Epaitegian lekuko gisa deklaratu behar izan du gaur eguerdian Lasak, joan den abuztuaren 26an, Berriozarko festak abian jartzeko txupinazoaren ekitaldian gertatutakoen inguruan azalpenak emateko. Ekitaldi horrengatik ANVko hiru zinegotzi inputatuta daude, terrorismoa goratzeagatik.
     

         
Nafarroa Baik salatu du kontseilariak Errepideen III. Plana aurkeztu izana, oraindik bigarrenaren balantzea egin ez duenean (2009/Azaroa/24)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak salatu du Laura Alba Herri Lan kontseilariak Errepideen III. Planeko ildo nagusiak aurkeztu izana atzo. Plan hori hurrengo urtetik 2016ra garatuko da. Txentxo Jimenezek gogoratu duenez, “gaur egun, Errepideen II. Plana dago indarrean, eta hurrengo abenduan bukatuko da, baina kontseilariak ez du nahi izan indarrean dagoen planaren garapenaren inguruko balantzerik egitea”.
     

         
Nafarroa Bai prest azaldu da Etxebizitza Legea negoziatzeko eta adosteko, arrazoizko zuzenketak aurkeztu baititu (2009/Azaroa/19)
   
  

Aurreko astelehenean foru gobernuak onartutako Etxebizitza Lege berria negoziatzeko eta adosteko prest azaldu da gaur Nafarroa Bai. Hala, “arrazoizko zuzenketa erabat onargarriak” aurkezteko asmoa dauka orain, legeak “pertsonei eta ez enpresariei” mesede egiteko.
     

         
Xabi Lasak hurrengo ostegunean deklaratuko du Iruñean, Berriozarko txupinazoagatik (2009/Azaroa/19)
   
  

Xabi Lasa Berriozarko alkateak Iruñeko Auzitegian deklaratuko du hurrengo ostegunean, azaroak 26, eguerdiko 12:30ean. Joan den abuztuaren 26an, Eguzki plazan txupinazioa jaurtitzeko izan ziren gertakariengatik deklaratu beharko du Lasak.
     

         
Aralarrek eskatu du CANeko Langile Batzordea Parlamentuan agertzea, langileen kaleratzeaz eta Caja Canariasekin fusioaz hitz egin dezaten (2009/Azaroa/18)
   
  

Nafarroa Bai talde parlamentarioak Nafarroako Kutxako Langile Batzordea Parlamentuan agertzea eskatu du, erakundean izan diren kaleratzeak eta CAN eta Caja Canariasen arteko fusioaren ondoren beren egoera zein den azaltzeko.
     

         
Nafarroa Baik Kutzi galdetu dio Gobernuak haurdunaldia bere borondatez eteteko legea bete gabe jarraitu behar ote duen (2009/Azaroa/10)
   
  

Asun Fernandez de Garaialde Nafarroa Baiko Osasun Batzordeko bozeramaileak Maria Kutz Osasun kontseilariari hurrengo osteguneko bilkuran galdetu behar dio ea egia den Nafarroako Gobernuak eta kontseilariak legea bete gabe jarraitu behar duten, aurreko abuztuan esan zuenez, kontzientzia eragozpena araututa ere Nafarroan aborturik ez zela egon behar adierazi baitzuen komunikabideetan.
     

         
Nafarroa Baik dio UAGNi eta UCANi domina eman izanak Sanzen Gobernuaren narriadura agerian uzten duela (2009/Azaroa/9)
   
  

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak gaur eguerdian esan duenez, UAGNi eta UCANi Nafarroako urrezko domina eman izanak “agerian uzten du Nafarroako Gobernuaren narriadura, egoera txarrean dauden nekazari eta abeltzainei lagundu beharrean bi erakunde saritzen dituztelako”.
     

         
NAFARROA BAIK EKONOMIA KONTSEILARIAREN AGERRALDIA ESKATU DU “2000 URTETIK ESTATUARI EGINDAKO DIRU-EKARPENAREN KONTABILIZAZIO FORMULA ARGITZEKO” (2009/Azaroa/5)
   
  

Ekonomian koalizioko bozeramailea den Maiorga Ramirezek azaldu du “Elena Salgado ministraren adierazpenen ondoren”, kontseilariak azaldu behar duela “zein izan den Estatuari egin beharreko diru-ekarpenari dagokionez UPNren gobernuek jarraitu duten kudeaketa eredua”.
     

         
NAFARROA BAIK CASTEJÓN ETA GASTEIZ LOTUKO DITUEN GOI-TENTSIOKO LINEAREN KONTRAKO MANIFESTAZIOARI BERE ATXIKIMENDUA ADIERAZTEN DIO (2009/Azaroa/5)
   
  

Aitor Etxarrik, Koalizioko parlamentariak, adierazi du “ingurumenean ondorio larriak izan ditzakeen ekimen baten aurrean” gaudela
     

         
MAIORGA RAMIREZ (NABAI): “UPN-REN AURREKONTUEK IZAN DUTEN ERANTZUN SOZIAL KRITIKO IKARAGARRIAK BEHARTZEN DU PSN NORABIDE POLITIKOA ALDATZERA” (2009/Urria/30)
   
  

Koalizioko ekonomia bozeramaileak adierazi du: “Eremu politiko, instituzional eta sindikaletik sortzen ari diren kritikek erakusten dute gizartearen gehiengoak nahiko lukeen aurrekontuetatik urrun gaudela”
     

         
NAFARROA BAIK USTE DU 2010ERAKO NAFARROAKO GOBERNUAK NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKORAKO AURREIKUSI DUEN AURREKONTUAK HEZKUNTZA SISTEMAREN KALITATEAREN KONTRA EGITEN DUELA” (2009/Urria/30)
   
  

María Luisa Mangadok, Nafarroa Baiko bozeramailea Parlamentuko Hezkuntza Batzordean, adierazi du “onartezina dela Nafarroako Unibertsitate Publikorako Nafarroako Gobernuak aurreikusi duen aurrekontua” Horregatik azaldu du “beharrezkoak diren ekimen parlamentario guztiak” martxan jarriko dituztela, “Nafarroako Unibertsitate Publikoak merezi duen aurrekontua izan dezan”.
     

         
Nafarroa Baik Javier Torrensen agerraldia eskatu du Parlamentuan, Iruñerriko garraio publikoaren egoera zein den azal dezan (2009/Urria/27)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak Javier Torrens Iruñerriko Garraio Mankomunitateko presidentea Parlamentuko Herri Lan eta Garraio Batzordean agertzea eskatu du, eskualdeko garraio publikoaren garapenaren eta zerbitzuaren prestazioaren inguruko azalpenak eman ditzan.
     

         
NAFARROA BAIK EUSKERARI BURUZKO LEGEA ALDATZEKO PROPOSAMENARI AURKEZTU DIZKION EMENDAKINAK EZAGUTARAZTEN DITU (2009/Urria/26)
   
  

Nafarroa Baik hizkuntza politika eta hezkuntza arloetan eginen dituen ekimenak aurkeztu ditu prentsaurreko baten bidez.
     

         
Nafarroa Baik Goizuetan uneoro sendagile eta erizain arreta egotea eskatu du mozio baten bidez (2009/Urria/21)
   
  

Nafarroa Baiko osasun arloko arduradun Asun Fernandez de Garaialdek mozioa aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan, eta bertan eskatzen dio Osasun Departamentuari Goizueta eta Aranoko larrialdien arretarako uneoro sendagile bat eta erizain bat egotea.
     

         
Nafarroa Baik mozioa aurkeztu du, Gobernuak polizia etxeetan izaten diren tratu txarrekin amaitzeko neurriak har ditzala eskatzeko (2009/Urria/20)
   
  

Nekane Perez Nafarroa Baiko parlamentariak mozioa aurkeztu du gaur goizean, Nafarroako Gobernuari deituz nazioarteko hitzarmenetan tratu txarren prebentziorako jasotzen diren neurri legalak, juridikoak eta administratiboak har ditzan.
     

         
NaBaik PSNri adierazi dio bidean atzera egin beharko duela eskuinaren bidelagun izatea aukeratu baitu (2009/Urria/19)
   
  

Zabaletak adierazi du, udal akordioak bertan behera utzi ostean, Burlatan eta Oliten oposizioa egiten segituko dutela "duintasun osoz".
     

         
NAFARROA BAIk antolatua, hitzaldi-mahaingurua eskainiko du bihar Malalai Joya, Afganistaneko parlamentariak (2009/Urria/15)
   
  

NAFARROA BAIko “Berdinak eta Ezberdinak/ Iguales y Diferentes” Berdintasunerako Batzordeak hitzaldia antolatu du bihar, urriak 16, arratsaldeko 19.30etan, Iruñeko Planetarioko Ibn Ezra aretoan. Bertan izanen da Malalai Joya, egun Afganistanen parlamentaria den emakumea, emakumezkoen eskubideen defentsan buru belarri lanean dabilen aktibista.
     

         
AITOR ETXARRIK (NABAI) NAFARROAKO GOBERNUARI GALDETU DIO “A-15 AUTOBIAKO OBREN ATZERAPENAREN INGURUAN” (2009/Urria/9)
   
  

Nafarroa Baiko parlamentaria den Aitor Etxarrik Nafarroako Gobernuari zuzendutako galdera idatzi bat aurkeztu du, A-15 Autobian, bi ahizpen zonaldean, egiten ari diren obren atzerapenaren inguruan, zehazki 114 puntu kilometrikoan
     

         
ESTERIBARKO NAFARROA BAI-K UDAL GOBERNUAREN TRANSPARENTZIA FALTA SALATZEN DU (2009/Urria/7)
   
  

Esteribarko NABAI-ko udal taldeak udal gobernuaren transparentzia falta kritikatzen du, eta bailararentzako garrantzitsuak diren bileretatik baztertuak izan direla salatzen du, izan ere udaleko beste bi taldeak (Independenteak eta Agrupación Electoral por Esteribar delakoak), udal batzordeetatik kanpo ari dira bilerak egiten eta Esteribarko bailararentzako garrantzizkoak diren akordioak adosten. “Bilera hauek udal komisioetan egin behar dira eta bertan aztertu, batzordeetan gaiak eta proposamenak adostu egin behar dira eta ez hemendik kanpo udaletxeko lehen taldea kanpoan utziaz”.
     

         
Zabaletaren ustean, PSNrekin udaletarako akordioak apurtzeak ez dakar funtsezko aldaketarik (2009/Urria/6)
   
  

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak PSNrekin zituzten udaletarako akordioak apurtu izana baloratu du gaur goizean. Esan duenez, “honek guztiak ez dakar funtsezko aldaketarik, eta Nafarroako politika orokorrean ere ez du aldaketa handirik ekarri”.
     

         
Nafarroa Baik lasaitasuna eta Nafarroako Gobernuko presidentearen dinamika berean ez erortzeko eskatu dio PSNri (2009/Urria/1)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak gaur goizean ohartarazi duenez, “ez da komeni PSNk Nafarroan dagoen haserre giroa handitzeko ahaleginik egitea.
     

         
MAIORGA RAMIREZEK (NABAI) PSN-RI GOGORARAZI DIO “GOBERNU ESKUINDAR EZEGONKORRAREN PARTAIDE DELA” (2009/Iraila/30)
   
  

Gaur goizean, Nafarroa Bai-ko bozeramailea den Maiorga Ramirez-ek PSN-ko Idazkari Nagusia den Roberto Jimenezi erantzun dio honek prentsaurrekoa eman ondoren, non UPN eta CDNren gobernu paktuaren hausturaren gainean hitz egin duen. Nafarroa Baiko bozeramailearentzat “hain zuzen ere ironikoa da PSN-k, UPNren Nafarroako Gobernuaren korrespontsal zuzena denak eta Gobernu honi sostengua ematen dionak, nola orain aldendu nahi duen Gobernu autoritario, baztertzaile eta plurala ez den Nafarroako Gobernu eskuindar honen iritzietatik eta jokabideetatik”.
     

         
Nafarroa Baiko kargu publikoak Audientzia Nazionaleko Fiskaltzaren aurrean deklaratzeko prest daude Berriozarko salaketaren inguruan (2009/Iraila/29)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak azaldu duenez, “Berriozarko txupinazoan izan ziren Nafarroa Baiko parlamentariak, alkateak eta zinegotziak prest daude Audientzia Nazionalean bertan ikusi zutena azaltzeko, festetako gertakarien inguruan Berriozarko Udalak jaso duen salaketaren aurrean”.
     

         
Nafarroa Bairen ustez, Nafarroak beste gobernu bat behar du (2009/Iraila/28)
   
  

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak uste du CDN Nafarroako Gobernutik kanporatu izanak agerian uzten du “Nafarroak beste gobernu bat behar” duela. “Gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoarekin ehunka langile eta milaka herritar konponbide bat bilatzen ahalegintzen ari direnean eta gizarte zerbitzuak behar bezala funtzionatzen ari ez direnean, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak krisia zabaldu du bere gobernuan bere jarrera antidemokratikoa eta ultraeskuindarrarekin eta bere ohiko intransijentziarekin”.
     

         
AITOR ETXARRIK (NABAI) NAFARROAKO GOBERNUARI GALDETU DIO “NEKAZAL SEKTOREA JASATEN ARI DEN HIPERMERKATUEN PREZIO GERRAREN INGURUAN” (2009/Iraila/25)
   
  

Koalizioko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko bozeramaileak adierazi du “elikadurarekin erlazionatutako neurri espekulatiboen kontra egin behar dela”
     

         
MAIORGA RAMIREZ (NABAI) “KRISI EGOERA BATEAN ZERGEN IGOERAREN BIDEZ LORTUTAKO DIRUA ZORRAK GUTXIAGOTZEKO ERABILTZEA BURUGABEKERIA EKONOMIKOA ETA SOZIALA IZANGO LITZATEKE” (2009/Iraila/23)
   
  

Álvaro Miranda, Ekonomia kontseilariak zergen igoeraren bidez lortutako dirua zorrak gutxiagotzeko erabiltzearen alde gaur egindako adierazpenei erantzun nahi izan die Maiorga Ramirez Nafarroa Baiko Ekonomia Bozeramileak.
     

         
Nafarroa Baik Kutzen agerraldia eskatu du, Goizuetan eta Aranon dagoen osasun zerbitzu falta azal dezan (2009/Iraila/23)
   
  

Nafarroa Baik Maria Kutz Osasun kontseilariaren agerraldia eskatu du Nafarroako Parlamentuan, herritarrek salatu duten bezala, Goizuetan eta Aranon dagoen larrialdietarako osasun zerbitzu falta azal dezan.
     

         
NAFARROA BAI HEZKUNTZA LEGEAREN AURREAN (2009/Iraila/21)
   
  

NAFARROA BAIren ustez, Nafarroako hezkuntza sistema arautuko lukeen Foru Legeak izan beharko lituzkeen elementu funtsezkoetarik zenbait honakoak dira: irakaskuntza publikoaren aldeko apustu garbia; irakasle ongi prestatuak, lanerako piztuak eta haien lanean aitortuta sentitzen direnak; familien eta gizartearen inplikazioa eskola komunitatearen bizitzan; eskola publikoaren lanean sinesten duen eta hura sendotzen duen Administrazioa; eta horretarako guztietarako Hezkuntzak hornidura egokia izan beharko du aurrekontuetan.
     

         
Elkarrizketa Xabier Lasari (2009/Iraila/17)
   
  

Berriozarko eguzkiplaza.net informazio gune digital ezagunak elkarrizketa luzea argitaratzen du gaurko edizioan Xabi Lasa alkatearekin.
     

         
Nafarroa Baik uste du UPN eta Nafarroako Gobernua Berriozarko herriaren eta Udalaren kontra egiten ari den jazarpena barregarria, obsesiboa eta kezkagarria dela (2009/Iraila/16)
   
  

Atzo Alberto Catalan Nafarroako Gobernuaren bozeramaileak jakinarazi zuen Gobernuak Audientzia Nazionalera eramango dituela Berriozarko jaietako txupinazioaren jaurtiketan foru poliziak landutako diligentziak.
     

         
Nafarroa Baik bere egiten ditu Amnesty Internationalen aldarrikapenak, eta inkomunikazioarekin bukatzea eskatu du (2009/Iraila/15)
   
  

Paula Kasares Nafarroa Baiko parlamentariak bere kezka azaldu du Amnesty International erakundeak egindako txostenaren ondorioen ingurua.
     

         
NAFARROA BAI: “PSN-K NAFARROAKO ANIZTASUNAREN BAZTERKETAN ETA EZEZTAPENEAN PARTEHARTZEN DUEN BITARTEAN, DEFENDATZEN DUEN ZENTRALITATEAK EZ DU SINESGARRITASUNIK” (2009/Iraila/4)
   
  

“PSNren botoak izan ziren eskuineko Gobernu baztertzailea goratu eta mantendu dutenak”, gogoratu du koalizioko bozeramailea den Maiorga Ramirezek, eta Alderdi Sozialistari eskatu dio “Parlamentuan benetako ezkerreko blokearen alde egiteko, eta ez jarraitzeko UPN-CDNren politika ekonomiko eta baztertzaileen ezinbesteko bastoia izaten”
     

         
Nafarroa Baik bere babes osoa agertu die Robert Bosch enpresako langileei (2009/Iraila/3)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak bere babes osoa agertu die gaur goizean Robert Bosch enpresako langileei. Langile horiek ERE egoeran daude, eta azken helburua enpresa ixtea da.
     

         
Nafarroa Baik uste du aurrezki kutxen auzian Sanz modu arduragabean eta zuhurtzia gabe jokatzen ari dela (2009/Iraila/1)
   
  

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak gaur goizean ohartarazi duenez, “Miguel Sanzek beste arduragabekeria bat egin du eta zuhurtzia gabe gabe jokatzen ari da aurrezki kutxen auzian”.
     

         
“Neurri ekonomikoen porrota estaltzeko proposatu du Sanzen Gobernuak pentsamendu bakarraren aldeko hitzarmena”, Maiorga Ramirezek salatu duenez (2009/Abuztua/31)
   
  

“Askatasuna, elkarbizitza eta demokraziaren aldeko hitzarmenik egiten bada gure herrialdearen aniztasuna kontutan izan behar” duela esan du Nafarroa Baiko bozeramaileak
     

         
Zabaletak Sayasi koherentzia eskatu dio bere erabakiarekin, Barcinaren dimisioa eskatu dezala iradokitzen diolarik (2009/Abuztua/21)
   
  

Nafarroa Bairen bozeramale Patxi Zabaletak Sergio Sayasi eskatu dio emandako hitza bete dezala eta koherenteki UPNko presidente eta Iruñako alkate Yolanda Barcinaren dimisioa eskatu dezala. Sayas UPNko antolaketa arduraduna da eta Zabaletaren eskaria, Sayasek Lasaren dimisioa eskatu izanaren ondorioz heldu da. “Barcinak ere bi aldiz osoko bilkurak hartutako erabakiak ez ditu bete”, gogoratu du Zabaletak.
     

         
«Txupinazoa botatzea ANVri dagokio; jasotako bozken bermea baitute» (2009/Abuztua/13)
   
  

Xabi Lasa, Berriozarko alkatea, Berria egunkarian.
     

         
Maiorga Ramirezek PSNri NAFARROA BAIk indarkeriaren aurka daudan jarreraren inguruan zalantzak sortzeari uztea esijitu dio (2009/Abuztua/12)
   
  

Koalizioko bozeramaileak Nafarroa Baiko Batzorde Iraunkorran indarkeriaren aurrean onartutako posizioa publikoki ezagutzera eman du, "PSN eta UPNk sortutako eztabaida interesatuaren aurrean"
     

         
Txentxo Jimenezek Ingurumen departamentua kritikatu du Arga ibaian arrainak hilda agertu direlako, bere arduragabekeria eta aurreikuspen faltagatik (2009/Abuztua/5)
   
  

Nafarroa Baiko parlamentari Txentxo Jimenez esan duenez, “beste behin, azken urteotan Nafarroako ibaietan behin baino gehiagotan gertatu den bezala, isurketa bat izan da, eta horrek eragin du ehunka arrain hilik agertzea Ororbia parean”.
     

         
Zabaletak UPN eta Sanzi leporatu die herritarren interesekin baino arduratuago daudela barne eztabaidekin (2009/Uztaila/28)
   
  

Nafarroa Bairen bozermaile Patxi Zabaletak "UPN eta Nafarroako presidente Miguel Sanz alderdiaren barruan eta PPrekin dituzten eztabaidetan murgilduta daramate uda guztia, herritarren arazoekin arduratu gabe".
     

         
Zabaletak Sanzi leporatu dio terrorismoa “politikoki baliatzea, bere miseriak ezkutatzeko” (2009/Ekaina/22)
   
  

Nafarroa Baiko bozeramaile Miguel Sanz Nafarroako presidenteari leporatu dio ETAren indarkeria “politikoki baliatzea, bere miseriak eta bere alderdiko kontraesanak ezkutatzeko”.
     

         
Nafarroa Baik hausnarketa eta herritarren partehartze prozesua abian jarri du, osasun sistema aztertzeko (2009/Ekaina/17)
   
  

Nafarroa Baik hausnarketa eta herritarren partehartze prozesua jarri du abian, Nafarroako osasun sistemaren egoera aztertzeko eta bere premia nagusiak detektatzeko. Lan horren ondorioekin lan-dokumentua prestatuko da, eta koalizioak dokumentu hori erabiliko du Nafarroako Parlamentan osasun arloko bere politikak garatzeko.
     

         
Nafarroa Baik Asun Compains proposatu du Nafarroako Kontseiluko kide izateko (2009/Maiatza/16)
   
  

Nafarroa Bai talde parlamentarioak Asun Compains abokatua proposatu du Nafarroako Kontseiluko kide izateko. Kontsulta organo garrantzitsuena da Kontseilua.
     

         
UXUE BARKOSEK ESTATUAREN POLITIKA OROKORRARI BURUZKO EZTABAIDAN EGINDAKO PARTE-HARTZEA (2009/Maiatza/13)
   
  

"Hace ahora un año, durante el debate de investidura nos presentaba las claves de su proyecto para encarar la legislatura. De todo aquello, hoy solo queda una cosa: la ausencia absoluta de apuesta por hacerlo en torno a una mayoría parlamentaria sólida. Lo demás, simplemente hoy ya no vale. Señor presidente del Gobierno: Yo no voy a proponerle lo que otros le han propuesto en esta tribuna, no voy a proponerle un cambalache en política -y desde luego, ampararse en la crisis para llegar a acuerdos de alternancia bipartidista, es cambalache-. No le voy a proponer esto, pero sí le voy a decir qué “suena” a cambalache en su proyecto":
     

         
NaBaik salatu du Nafarroako Parlamentuan “oposizioa egiteko dagoen bitarteko gabezia” (2009/Maiatza/11)
   
  

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko parlamentarioak salatu duenez, “UPN, CDN eta PSNrem gobernuari aurre egiteko bitartezkoak murriztu dituzte Nafarroako Parlamentuan”. Izan ere, Mahaian eta Bozeramaileen Batzordean ez da onartu Errepideen II. Planaren inguruan NaBaik egindako interpelazioa.
     

         
Patxi Zabaletaren diskurtsoa Osoko Bilkuran Foruen Hobekuntzaren 30. urtemugan (2009/Apirila/23)
   
  

NAFARROA BAI-ren ustez, guarkoa aukera egokia da gogorarazteko Nafarroako Legebiltzar honek omenaldi eta urteurrenak behin eta berriro ospatu beharrean, beste premia larriko zeregin eta lanetan gehaigo saiatu beharko lukeela.
     

         
NAFARROA BAIK HEZKUNTZA KONTSEILARIAREN AGERRALDIA ESKATU DU 2008KO INKESTA SOZIOLINGUISTIKOAREN ONDORIOAK AZALTZEKO (2009/Apirila/16)
   
  

Parlamentuko Hezkuntza batzordean koalizioko bozeramalea den María Luisa Mangadok kontseilariaren oskurantismoa salatu du.
     

         
NAFARROA BAIk Rodeznoko Kondearen plazari izena mantentzearen erabakiaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian (2009/Apirila/16)
   
  

Iruñeko Udaleko NAFARROA BAI koalizioaren udal taldeak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian Rodeznoko Kondearen plazaren izena bere horretan mantentzeko erabakiaren kontra. Izan ere, Iruñeko Alkatetzak erabaki zuen plazaren izena mantentzea, baina bere noble-tituluagatik eta ez titulu hori izan zuen zazpigarren pertsonagatik: Tomas Dominguez Arevalo, “Francoren lehen justizia ministroa”, Aritz Romeo NAFARROA BAIren zinegotziak gogoratu duen bezala.
     

         
NAFARROA BAIK NAFARROAKO GOBERNUARI GALDETU DIO “UXUERAKO ERREPIDEAN SORTU DIREN PITZADUREN INGURUAN” (2009/Apirila/8)
   
  

Nafarroa Baiko parlamentaria den Aitor Etxarrik Nafarroako Gobernuari galdetu dio “zeintzuk izan diren Uxuerako errepide berrian sortu diren pitzaduren arrazoiak, hala nola hauek kotxeen joan-etorrian ondoriorik izango duten, zeintzuk diren egoera hau konpontzeko neurriak eta bere kasuan, afekzio hauek hasierako aurrekontua aldatuko ote duten”.
     

         
“UNIBERTSITATE PRIBATU BATEN INTERESAK, NAFARROAKO GIZARTEAREN INTERESEN AURREAN EZ JARTZEKO ESKATU DIO NAFARROA BAIK MIGUEL SANZI” (2009/Apirila/8)
   
  

Parlamentuko Hezkuntza Batzordean Nafarroa Baiko bozeramalea den Maria Luisa Mangadok, beste behin hezkuntza publikoaren aldeko bere apustua adierazi eta “gaur egun mediku gehiago behar izatea ukaezina dela” erantzun dio Miguel Sanzi.
     

         
NAFARROA BAIK UPN ETA PSN-REN AUTOKONPLAZENTZIA KRITIKATU DU, KRISI EKONOMIKOAREN EGOERARI AURRE EGITEKO GAI EZ DEN ETA IZAERA ANTISOZIALA DUEN ERRENTA KANPAINAREN AURREAN (2009/Apirila/8)
   
  

Parlamentuko Ekonomia Batzordean koalizioko bozeramailea den Maiorga Ramirezek gogoratu du ondarearen gaineko zerga kendu izanak krisi ekonomiko honen aurrean egoera hobean daudenei mesede egiten diola, eta “400 euroko neurri fiskala delakoak ez duela errenta baxuenetan eraginik izango, eta, adibidez, langabetuei lagundu ahal izateko baliabideak gutxitzen dituela”.
     

         
Nafarroa Baik Juan Ramon Corpasen jarrera txarrestea eskatu du (2009/Apirila/8)
   
  

Nafarroa Baik mozioa aurkeztu du “Nafarroako Parlamentuak txarretsi dezan Juan Ramon Corpas Kultura eta Turismo kontseilariak izandako jarrera eta bere funtzioak bete ditzala agin diezaiola, bere lana egiteko daukazn baliabide publikoen erabilera egokia eginez”.
     

         
NaBaik etxebizitza legearen larrialdi neurriei osoko zuzenketa aurkeztu die (2009/Apirila/8)
   
  

Prezio mugatuko etxebizitza librearen eredua kritikatu du NaBaik, bai eta eraikigarritasuneko planak gehitzeko aukera ere
     

         
Nafarroa Bairen ustez, Zapateroren Gobernuan egindako aldaketak “ezegokiak eta okerrak” dira (2009/Apirila/7)
   
  

Nafarroa Baiko bozeramaile Patxi Zabaletak Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuan egiten ari den aldaketen inguruan esan duenez, “berrikuntza hori ezegokia eta okerra da Estatuko Gobernuak aurrean dauzkan erronka ekonomikoei, sozialei eta politikoei aurre egin ahal izateko”.
     

         
Nafarroa Baik Eskumenen Batzordean proposatu du ikerkuntza zientifiko eta teknikoen eskumena eskatzea (2009/Apirila/2)
   
  

Nafarroa Baiko bozeramaile Patxi Zabaletak proposatu zuen bezala, Nafarroako Gobernuko Eskumenen Batzordea bihar goizeko 9:30ean bilduko da, emateke dauden eskumen batzuen (trafikoa, INEMeko politika pasiboak, espetxe politika, ordenu publikoa eta elkarbizitza, etab.) inguruko harremanak, aldarrikapenak eta negoziazioak aztertzeko.
     

         
Zabaletaren ustez, Miguel Sanzek EAEn boto baliogabearen alde egin zuten 100.000 pertsonen inguruan adierazitakoa antidemokratikoa da eta lekuz kanpo dago (2009/Martxoa/31)
   
  

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak gaur goizean ohartarazi duenez, “Miguel Sanzek EAEn boto baliogabearen alde egin zuten 100.000 pertsonen inguruan adierazitakoa antidemokratikoa da eta lekuz kanpo dauden adierazpenak dira, eta horri esan behar zaio hiritar ilegalik ez dagoela. Sanzek jakin beharko luke pertsona guztiek merezi dutela errespetua eta askatasunaren jabe direla, eta gainera, errugabetasun presuntzioa errespetatu behar dela”.
     

         
Nafarroa Baik eskatu du Burlatan Arga ibaiaren ertzean egiten ari diren obrak berehala gelditzeko (2009/Martxoa/18)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko bozeramaileak galdera bat sartu du bilkura nagusiko erregistroan, Herri Lanetako kontseilari Laura Albak hurrengo ostegunean erantzun dezan.
     

         
Nafarroa Baik PSN eta UPNren zentsura salatu du, Barañaingo Liburutegiko langileak Parlamentuan agertzeari uko egin dielako (2009/Martxoa/10)
   
  

Nafarroako Parlamentuko Kultura Batzordeko Nafarroa Baiko ordezkari Patxi Telletxeak esan du “lotsagarria” dela UPNk, PSNk eta CDNk gaur goizean uko egin izana Parlamentuko mahaian zein Bozeramaileen Batzordean Barañaingo Liburutegiko langileekin lan saioa bat onartzeari.
     

         
Nafarroa Baik mozioa aurkeztu du enpresa publikoetako goi-karguen soldatei mugak ezartzeko (2009/Martxoa/5)
   
  

Nafarroa Baiko bozeramaile Txentxo Jimenezek mozioa aurkeztu du gaur goizean, “Nafarroako Parlamentuak Gobernuari eska diezaion gure erkidegoko enpresa publikoetako goi-karguen soldatei mugak ezartzea”.
     

         
NAFARROA BAIK EKONOMIA ETA ENPLEGU NEURRIAK IRAGARRI DITU (2009/Martxoa/4)
   
  

Parlamentuko Ekonomia Batzordean Nafarroa Baiko ordezkariak diren Maiorga Ramirez, Patxi Zabaleta eta José Ángel Agirrebengoa parlamentariek prentsaurreko bat eskaini dute ekonomia eta enplegu gaien inguruko zenbait ekimen aurkezteko.
     

         
Nafarroa Baik lege proposamena aurkeztu du, Zapaterok emandako 400 euroak batu eta langabetuentzat poltsa berezia sortzeko (2009/Martxoa/4)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko bozeramaileak lege proposamena aurkeztu du gaur goizean, horren bitartez 2009ko neurri fiskalen legea aldatzeko, batez ere Jose Luis Rodriguez Zapaterok hauteskunde kanpainan agindutako 400 euroei dagokion atalean. Legea egun dagoen moduan egonda, 400 euroen banaketa PFEZ zerga aurkeztearekin batera.
     

         
"Más allá de la diferenciación por género, Nekane Pérezen iritzi artikulua (2009/Martxoa/3)
   
  

"Más allá de la diferenciación por género, Nekane Pérezen iritzi artikulua.

Irakurri.

...
     

         
NAFARROA BAI NAFARROARAKO HEZKUNTZA LEGE BERRIA PRESTATZEN HASI DA (2009/Martxoa/3)
   
  

Nafarroa Baik prentsaurre bat eskaini du hezkuntzaren inguruko aktualitatea aurkeztu eta zenbait ekimen aurkezteko. Prentsaurrean parte hartu dute, koalizioko parlamentariak diren María Luisa Mangado, Paula Kasares eta Nekane Perezek.
     

         
(2009/Otsaila/23)
   
  

...
     

         
(2009/Otsaila/16)
   
  

...
     

         
NAFARROA BAIK DATU EKONOMIKO BERRIAK AZTERTU DITU (2009/Otsaila/4)
   
  

Maiorga Ramirez, Patxi Zabaleta eta José Ángel Agirrebengoa parlamentariek prentsaurreko batean Nafarroako Gobernuaren hazkuntza ekonomikoko aurreikuspen berriak eta azken enplegu datuak aztertu dituzte.
     

         
Nafarroa Bairen ustez, Salanuevak tokiko azpiegituren obren datuak faltsutzen ditu, gizarteari gezurra esateko (2009/Urtarrila/30)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak gaur goizean adierazi duenez, “UPNko gobernuak, Tokiko Administrazioko kontseilari Amelia Salanuevaren bitartez, ezkutatu nahi du Estatuak gure udaletako inbertsioetan gobernua gainditu duela, nahiz eta horretara eskuduntzarik ez duen”.
     

         
NAFARROA BAIK HEZKUNTZARI BURUZKO ZENBAIT EKIMEN AURKEZTU DU (2009/Urtarrila/27)
   
  

Nafarroa Baiko parlamentariak diren María Luisa Mangado, Nekane Pérez eta Paula Kasaresek Parlamentuan hezkuntzari buruzko zenbait ekimen aurkeztu dute.
     

         
NAFARROA BAIk bat egiten du Palestinari elkartasuna adierazteko larunbata honetarako deitu den manifestaldiarekin (2009/Urtarrila/22)
   
  

NAFARROA BAI “Iniciativa Palestina Elkartasuna” plataformak deitu duen manifestazioarekin bat egiten du. Hitzordua datorren larunbatean da, hilaren 24, Iruñeko autobus geltoki zaharrean, arratsaldeko 18.00etan. ¡Fin a la ocupación-Palestina Elkartasuna! Lemapean abiatuko da.
     

         
"Obama, lusión: 1. Soluciones: X" iritzi artikulua (2009/Urtarrila/21)
   
  

Patxi Zabaleta NaBairen bozeramailek "Obama, lusión: 1. Soluciones: X." izenburuarekin iritzi artikulua argitaratu dute Diario de Noticias egunkarian.
     

         
NAFARROA BAI, PSN eta IUN/NEB-ren adierazpena: ISRAEL GAZAREN KONTRA BURUTZEN ARI DEN ERASOAREN ETENA, ORAIN (2009/Urtarrila/16)
   
  

Israelek jarraitzen du Gazaren kontrako lurreko, aireko eta Itxaso bidezko erasoarekin. Hamarkada asko eta askotako okupazioa dugu honen testuinguru, eta Palestinak pairatzen duen blokeoa, egoera hau are gehiago larriagotzen duen faktorea. Egoera gordin honek, dagoeneko, milaka hildako eta zaurito eragin ditu, zibilak gehien gehienak, herritarrak, eta horietako asko umeak. Nazioarteko Zubenbideari muxin egiten dio Israelek, eta noski ez du haintzat hartzen eskualdean bizi den giza larrialdi egoera. Honen guztiarena urrean honako adierazpena egin nahi dugu:
     

         
"Justicia, 17 años después", artículo de opinión de Aritz Romeo "Justicia, 17 años después" iritzi artikulua (2009/Urtarrila/12)
   
  

Aritz Romeo Nabaiko zinegotzia Justicia, 17 años después iritzi artikulua argitaratu du Diario de Noticias egunkarian.
     

         
NAFARROA BAIk Palestinako herriari elkartasuna adierazten dio eta Israelek bere aurka burutzen ari den sarraskiaren amaiera esijitzen du (2009/Urtarrila/9)
   
  

Nafarroa Baik Palestinako herriari bere elkartasun osoa adierazten dio eta gogor gaitzesten eta ukatzen du Israelgo Estatuak palestinar herriaren aurka Gazan burutu duen sarraskia eta okupazioa. Koalizioa genozidioa salatzeko eta honen amaiera esijitzeko deitutako ekitaldiei bere atxikimendua ematen die, baita gaur 19,30etan eta bihar 17etan Iruñean antolatutakoei.
     

         
Nafarroa Bairen ustez, Erriberan UPN eta PSNren artean dagoen nahaspila gobernatzeko duten moduaren akiduraren ondorioa da (2009/Urtarrila/7)
   
  

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak ohartarazi duenez, Erriberako herri batzutan UPN eta PSNren artean dagoen krisia ez da kasu berezi batzuen batuketaren ondorioa. “Arazoa orokorragoa da; gobernatzeko modu baten akiduraren ondorioa da”.
     

         
Nafarroa Bairen ustez, Israel Palestinan egiten ari den bonbardaketak nazioarteko zuzenbidetik kanpo daude eta ekintza kriminala dira (2008/Abendua/29)
   
  

Nafarroa Baiko parlamentari Txentxo Jimenezek bere kontrako jarrera azaldu du Israelgo Gobernua Palestinaren kontra izaten ari den jarrerarengatik.
     

         
Dagoen mediku faltaren gainean azalpenak ematea eskatu dio NaBaik Kutz sailburuari (2008/Abendua/18)
   
  

Osasun batzordeko NaBairen bozeramaile Asun Fernandez de Garaialdek osasun sailburu Maria Kutzen agerraldia eskatu du “Nafarroan dagoen mediku faltaren aurrean egin asmo duena azaltzeko”. Medikuen Kolegioak salatu egin du egoera.
     

         
BERRIOZARKO NAFARROA BAIREN AGIRIA (2008/Abendua/9)
   
  

Ohar honekin, Berriozarko Nafarroa Baik iragarri nahi du ANVrekin zeukan udal gobernu akordioa jada ez dagoela indarrean.
     

         
NAFARROA BAIk gogotik gaitzetsi du Azpeitian ETAk burututako atentatua (2008/Abendua/3)
   
  

NAFARROA BAIk ETAk gaur eguerdian Azpeitian burututako atentatua gogotik gaitzetsi du. Bertan erahil duten euskal enpresaria Ignacio Uria Mendizabalen familiari elkartasuna adierazi dio koalizioak.
     

         
Nafarroa Bairen ustez, langabeziak Nafarroan izan duen hazkundea kezkagarria da (2008/Abendua/2)
   
  

Nafarroa Baiko parlamentario Txentxo Jimenezek gaur goizean esan duenez, “ekonomia eta produkzio sarea kanpokoen eskuetan jartzeko UPNren ereduan defentsa gabe utzi ditu langile nafarrak”.
     

         
Gobernu baten lehentasunak krisi garaian (2008/Abendua/1)
   
  

Es precisamente en tiempos de crisis cuando más imprescindible resulta el esfuerzo de la administración para aminorar su impacto sobre el ciudadano de a pie. Las prioridades de un gobierno al invertir el dinero público revelan el destinatario de sus políticas y la orientación ideológica de su gestión. Esto es, el modelo de sociedad al que aspira. Y los Presupuestos son el instrumento que articula estas decisiones por espacio de un año.
     

         
Nafarroa Bairen ustez, Bardetako tiro eremuaren kontratua berritzean PSNk ozan duen jarrera aldaketa eta aurrekontu sozialei zein aldaketa politikoari uko egitea lotuta daude (2008/Azaroa/27)
   
  

Nafarroa Baiko parlamentari Txentxo Jimenezek Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiari erantzun dio gaur. “Bardeetako tiro eremua ez kentzeko Jimenezek eman zituen elkartasunean oinarritutako argudioak urteetan PSNk defenditu dituen ildo nagusiei egindako beste ukazio bat da”.
     

         
Nafarroa Baik aurrekontu proiektuaren itzulera eskatu du "krisiaren aurrean bere gizarte konpromezu eza" salatuz (2008/Azaroa/26)
   
  

Nafarroa Baiko bozeramaile Maiorga Ramirezek aurreikusitako gastua urria dela eta Osasun, Hezkuntza, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailek jasaten duten bitarteko "murrizketa gogorra" saladu du. "Aurrekontu hauek ez daude pentsatuta krisiak pertsonengan daukan eragina gutxitzeko, eta horrek praktikan ezberdintasunak areagotzera lagun dezake", adierazi du.
     

         
Nafarroa Baik Bardeetako tiro eremuaren kontrako manifestazioa deitu du larunbaterako (2008/Azaroa/24)
   
  

Nafarroa Baik gaur iragarri du hurrengo larunbatean manifestazioa egingo duela Bardeetako tiro eremuaren kontra, ‘Bardeak nafar guztiontzat. Bardeak Nafarroarentzat’ lemapean.
     

         
Nafarroa Bai, genero indarkeriaren aurrean (2008/Azaroa/24)
   
  

Genero indarkeria, emakume eta gizonen arteko desberdinkeria, gizarte osoaren arazoa da.
     

         
NaBaik esan du Irunberriko Udalak legez ezarritako urratsak ez dituela bete, Acciona bertan ezarri ahal izateko (2008/Azaroa/19)
   
  

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak esan du Irunberriko Udalak ez duela legea bete, Acciona Windpower enpresari udalerrian ezartzea errazteko egin dituen urratsetan.
     

         
Zabaletaren ustez, 2009rako Nafarroako aurrekontuak “kontserbadoreak eta atzerakoiak” dira (2008/Azaroa/19)
   
  

Nafarroako Parlamentuko NaBaiko bozeramaile Patxi Zabaletak adierazi duenez, Gobernuak 2009rako aurkeztu dituen aurrekontuak “kontserbadoreak, atzerakoiak eta orain arte egindakoari eusten diotenak dira”, eta horregatik aurrekontuak atzera botatzeko emendakina aurkeztuko du Nafarroa Baik.
     

         
NAFARROA BAIK OSOKO ZUZENKETA AURKEZTUKO DIO 2009RAKO AURREKONTUEN PROIEKTUARI (2008/Azaroa/14)
   
  

Nafarroa Baik osoko zuzenketa aurkeztuko dio 2009rako aurrekontuen proiektuari. Horrela jakinarazi du gaur Ekonomia Batzordean koalizioko bozeramailea den Maiorga Ramirezek, José Angel Agirrebengoa eta Txentxo Jiménez parlamentariek lagunduta.
     

         
Nafarroa Baik Begoña Sanzberrok agerraldia egitea eskatu du, Argako urtegien inguruan Uraren Foroak hartu dituen erabakiak errespetatuko dituen azaltzeko (2008/Azaroa/13)
   
  

Nafarroa Bairen talde parlamentarioak Begoña Sanzberro Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariaren agerraldia eskatu du, Nafarroako Gobernuak Uraren Foroak ezagutzera emandako ondorioak errespetatu eta betearaziko dituen azal dezan.
     

         
NAFARROA BAIk Donezteben Islamari buruzko erakusketa bat dela-eta agertu diren pintaketa arrazistak salatu ditu (2008/Azaroa/12)
   
  

NAFARROA BAIk gogotik salatu nahi ditu bi gauez jarraian Donezteben egin diren pintaketak. Bertan Islamari buruzko erakusketa dago egunotan ikusgai eta erakusketa hartzen duen aretoaren kanpoko aldean burutu dituzte pintaketak. NAFARROA BAIren aburuz, ekimen hauek eskualdean bizikidetza urratzera datoz; penagarria da honelakoak ikusi eta bizi behar izate Donezteben zein Nafarroan oro har, izan ere, gure komunitatea elkarbizitzaren aldeko apustua egin behar baitu, nabarmentzekoa baita hemen elkarrekin bizi diren kultura, erlijio, nazionalitate eta abarren aberastasuna. Zentzu honetan, NAFARROA BAIk bere elkartasuna agertu nahi die erakusketa honen antolatzaileei, bai eta edozein motatako diskriminazioa pairatzen eta sufritzen duten orori.
     

         
EUSKARENTZAKO AURREKONTU MOZKETAREN KONTRAKO KOMUNIKATUA (2008/Azaroa/11)
   
  

Hezkuntza Batzordean Nafarroa Baiko bozeramalea de María Luisa Mangadok, Xabier Lasarekin (Berriozarko alkartea), Miguel Angel Zubiriarekin (Urdiaingo alkatea); Iosu Irazokirekin (Berako alkartea), eta Esther Lakastarekin (Iparraldeko Euskara Mankomunitateko presidentea) batera prentsaurreko bat eskaini du gaur goizean eta ondorengo komunikatua irakurri dute:
     

         
Nafarroa Baik exijitu du Euskalerria Irratia sar dezaten Nafarroara Irratia heldu zeneko 75. urteurrena ospatzeko udal egitarauan (2008/Azaroa/6)
   
  

Nafarroara irratia heldu zela 75. urteurreneko ekitaldien barruan dago Iturramako Civivox-en Irratimaratoia egitea, hurrengo azaroaren 27an, goizeko 10:30etatik gaueko 21:00etara.
     

         
Maiorga Ramirezen hitzaldia, Nafarroa Bairen izenean Foru Komunitatearen egoerari buruzko 2008ko eztabaida (2008/Azaroa/6)
   
  

"Komunitatearen egoerari buruzko eztabaida honi ekin diogu gobernu hau osatu zenetik urtebete eta hiru hilabete igaro ondoren. Gizarteak zeukan aldaketa-nahiaren aurka eratutako gobernu bat, aurka egiten diona hautestontziek erakutsitako gehiengo aurrerakoi eta anitzaren araberako kudeaketa-eredu alternatibo baten aukerari. Aldaketaren aurkako gobernu bat, azken finean...
     

         
KONGRESUAK NAFARROA BAIren 5 EMENDAKIN ONARTU DITU, 3 MILIOI EURO HORIETARA BIDERATUZ (2008/Azaroa/6)
   
  

Diputatuten Kongresuko Aurrekontuen Batzordeak NAFARROA BAIk 2009rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Proiektuari egindako 5 emendakin onartu ditu aste honetan. Hori dela-eta, estatutik 3.075.000 euro helaraziko dira Nafarrora proiektu ezberdin zenbait ahalbidetzearren.
     

         
Nafarroa Bairen ustean, UPNri, Nafarroako Gobernuari eta Miguel Sanzi militanteen galerak milaka lanpostuaren galerak baino gehiago kezkatzen die (2008/Azaroa/5)
   
  

Nafarroa Baiko bozeramaile Txentxo Jimenezek esan duenez, “lanpostuen galerak eta langabeziaren hazkunde izugarriak, Estatuko gainontzeko erkidegoetakoa baino dezente handiagoa bataz beste, agerian uzten du gure erkidegoko ekonomiak dituen zailtasun handiak eta egungo egoera oso zaila dela, eta hori guztia UPNren eta Miguel Sanzen 14 urteko politikaren ondorioa da”.
     

         
Diyarkarbirko alkateak Nafarroa Bairi eskerrak eman dizkio, Turkiako Gobernuak giza eskubideak urratzen dituela azaltzeko aukera eman diolako (2008/Azaroa/5)
   
  

Diyarkarbir hiriko —milioi bat biztanle ditu— alkate Abdullah Demirbasek hitzaldia eskaini zuen atzo Iruñeko Tres Reyes hotelean. Nafarroa Baik antolatutako hitzaldia izan zen. Ehun pertsona ingururen aurrean, Demirbasek azaldu zuen bere herri kurduaren egungo egoera zein den.
     

         
Nafarroa Bairen ustean, astakeria da Eguesibarren 30.000 etxebizitza eraikitzea (2008/Azaroa/3)
   
  

Eguesibarren 30.000 etxebizitza eraikitzeko UPNk daukan egitasmoa “astakeria” dela esan du gaur Nafarroa Baik. Itxura guztien arabera, hurrengo asteazkeneko osoko bilkuran aurrera aterako da egitasmo hori, eta koalizioa izango da kontra bozkatuko duen bakarra.
     

         
AFERA KURDUA TURKIAN (2008/Azaroa/3)
   
  

NAFARROA BAIk hitzaldia antolatu du biharko, hilak 4 asteartea, arratsaldeko 19.30etan, Iruñeko Tres Reyes Hotelean, ‘Afera Kurdua Turkian’ izenburupean. Bertan izanen da hizlari ABDULLAH DEMIRBAS udalerri turkiar bateko alkate ohia, kurdua, orain gutxi Belgikako Senatuaren eskutik bere herriaren giza eskubideak nahiz hizkuntza eskubideak defendatzearen alde egin izan duen lanari saria jaso duena. Bihar Iruñera dator. Arratsaldeko 16.30etan, Nafarroako Parlamentuko Bizikidetza eta Nazioarteko Elkartasun Batzordeak hartuko du. Hitzaldian, batzorde horretako kide den Paula Kasares Nafarroa Baiko parlamentariak lagunduko du.
     

         
NAFARROA BAIk gogotik gaitzetsi du Nafarroako Unibertsitateko campusean ETAk burututako atentatua (2008/Urria/30)
   
  

NAFARROA BAIk ETAk gaur Nafarroako Unibertsitateko Campusean burututako atentatua gogotik gaitzetsi du. Bertan lehertutako bonba autoak bederen 17 zauritu eragin ditu; horiei zein kaltetutako orori elkartasuna adierazi nahi die koalizioak. Ildo beretik jarraituz, giza eskubideen defentsa gailenduz edozein egoera eta kasutan, NAFARROA BAIk mezu bi helarazi nahi dizkio jendarteari: indarkeria onartezina da, bidegabekeria da eta, gainera, politikoki kaltegarria da erabat. ETAri behin betiko indarkeria utz dezan eskatzen diogu eta, batera, alderdi eta indar politiko orori eskatzen diegu behingoz aho-batez eskatu dezaten giza eskubideen urraketa suposatzen duten etendura eta hitzarmen oro bertan behera utz ditzaten, izan ere, horiek baitira egun indarkeria zilegitzat jotzen dutenen aitzakia.
     

         
Nafarroa Baik Garralda-Otxagabia-Izaba errepidea konpontzeko egiten ari diren lanak kritikatu ditu (2008/Urria/30)
   
  

Nafarroa Baiko parlamentari Txentxo Jimenezen ustean, Nafarroako Gobernua Garralda, Otxagabia eta Izaba lotzeko errepidean egiten ari den lanek ez diote erantzuten Pirineotako bailarak elkarrekin lotzeko duten premiari.
     

         
NaBaik hipotekari aurre egiteko edo etxea galtzeko arriskuan daudenetzako neurri bereziak eskatu ditu (2008/Urria/30)
   
  

Nafarro Baik, Nafarroako parlamentuan aurkeztutako mozio baten bitartez, salbuespen neurriak abiarazteko eskatu dio Nafarroako gobernuari hipotekari aurre egiteko edo ordainketa arazoengatik etxea galtzeko arriskuan dauden herritarrak laguntzeko, bai eta babestutako etxebizitzari uko egin behar izan duten herritarrei laguntzeko ere.
     

         
NAFARROA BAIren aburuz, Gobernuaren Enplegu Planak porrot egin du eta krisiari aurre egiteko elkarrizketa eta aniztasuna bermatzea ezinbestekoa da (2008/Urria/29)
   
  

Berriztapen, Enpresa eta Enplegua Batzordean NAFARROA BAIren bozeramaile José Ángel Agirrebengoak aditzera eman duenez, “Nafarroako Gobernuak 2003-2007rako Enplegu Planan jasotako helburuak ez dira bete eta gainera, urte bete luzatu behar izan dute plana, 2008rako erabilgarri bilakatuz, besterik ez baitute prestatu orain arte”. Gauzak horrela, Agirrebengoak eskaini du koalizioaren laguntza, “zorroztasunez, aniztasuna errespetatuz eta elkarrizketa bultzatuz deialdia zabaldu dezan Gobernuak, Nafarroako agente ekonomiko, sozial eta politiko orori; azken batez, denok bate gin behar baitugu egoera hau gainditzeko”.
     

         
NaBairen iritziz, UPN-PPren hausturak abertzaleoi aukera berriak irekitzen dizkio Nafarroan (2008/Urria/29)
   
  

UPN eta PPren arteko hitzarmenaren hausturak egoera berri bat sortzen du Nafarroan eta abertzaleoi eta, zehazki, Nafarroa Bairi aukera berriak irekitzen dizkio”.
     

         
NaBairen iritziz, aldez aurretik jasotako babesa eskertzeagatik eman die Sanzek urrezko domina CEN, UGT eta CCOO sindikatuei (2008/Urria/27)
   
  

Nafarroa Bairen bozeramaile Patxi Zabaletak uste du urrezko domina hiru sindikatu horiei ematea “Miguel Sanzi eta UPNri aldez aurretik egindako faboreen ordaina” dela.
     

         
Ramirez (NA-BAI): "Oso larria da UPN-PP eta PSN-PSOEk Nafarroaren bizitza politikoa murgildu duten anabasan" (2008/Urria/24)
   
  

Koalizioko bozeramaile Maiorga Ramirezek uste du UPN-PP-PSN-PSOEren arteko hika-mikek "arduragabe uzten ari direla Nafarroak momentu honetan behar duen eztabaida, azterketa eta ekimen politiko eta ekonomikoa"
     

         
NaBai: "UPN eta PP ematen ari diren ikuskizun tamalgarriak ez dio Nafarroari, ez bere interesei, mesederik egiten" (2008/Urria/23)
   
  

Nafarroa Bairen parlamentario Txentxo Jimenezek UPN eta PP "ikuskizuna" eskaintzen ari direla salatu du: "Nafarroari ez dio mesederik egiten, eta bere interesei ere ez".